LANBIDE HEZIKETAKO ENPLEGAGARRITASUN-JARDUNALDIAK

Arabako LHko Enplegagarritasunari buruzko Jardunaldiak Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak eta Foru Administrazioak antolatu dituzte, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Ikaslan Araba eta HETEL Euskadiko Lanbide Heziketako zentroen sarearen babesa dute.
Lehenengo egunean, Arabako Lanbide Heziketako azken ikasturteko 300 ikasle baino gehiago bilduko dira, eta 9:30etan hasiko da jardunaldia, honako hauen eskutik: Cristina González Calvar, Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko diputatua; Juan Carlos Ibarrola, Lanbideko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria; eta, Ikaslan-Araba elkartearen aldetik, Javier Ochoa de Alaiza presidentea eta Xabier López de Santiago, HETEL Arabako ordezkaria.
Ondoren, 10:00etatik 11:00etara, mahai-inguru bat egingo da “Lanbide Heziketa, lana eta pasioa” lelopean, Lanbide Heziketari lotutako ikasle eta profesionalen testigantzak jasotzeko.
Eta atsedenaldiaren ondoren, Gamarrako Ostalaritzaren eskutik “LH prestatzen” showcookingak girotuta, 11:30etatik 13:30etara bitartean, bost tailer egingo dira – ikasleek bi aukeratu ahal izango dituzte, aldi berekoak baitira eta bakoitzak ordu bat irauten baitu – ikasleen trebetasun bigunak edo “soft skills” direlakoak hobetzeko. Horien artean, hautaketa-prozesuen eta lan-elkarrizketen simulazioak egongo dira.
Zehazki, emango diren bost tailerren izenburuak hauek izango dira
1“CVa ez da nahikoa, 1.0etik 4.0era”, Inma Arroyo pedagogo eta hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioan adituaren eskutik.
2 ”Zure marka pertsonalak dena dio, sare sozialak, Internet eta enplegua”, Miguel de Andrés sormen eta komunikazio digitaleko irakasleak emango duena.
3“Zure gaitasunak ezagutzen dituzu? Aurkitu itzazu jolasean”, Leyre Cano prestatzaile eta coaching ludikoan adituak emango du.
4“Garatu zure koloretako talentuak enplegua lortzeko”, Javier Yoller, enpresa coacha Biznes Consultoresen.
5“Eta zuk zer nahi duzu? Dena da posible” Beatriz Armentia, Temps ETTeko zuzendaria eta Ampea elkarteko bazkidea.
Asteazkeneko jardunaldia 16:00etatik 19:00etara izango da, eta lan bila dabiltzan edo lana hobetu nahi duten Lanbide Heziketako tituludunei zuzenduta dago batez ere. Bigarren jardunaldi honetara joan nahi duten pertsonek aurretik eman behar dute izena http://bit.ly/3UXThql helbidean, dagoeneko 50 pertsona baino gehiagok eman dute izena.
Comparte |
También te puede interesar:
entradas relacionadas

EMAKUMEEN TALENTUARI BURUZKO ELKARRIZKETAK
Datorren ostegunean, urriaren 5ean, “Emakumezkoen Talentua” 2023 Elkarrizketen IV.

Emakumeen Talentua Araban: Blanca Palacios Guillén
‘Urte batzuen buruan erabateko ekitatea egongo da Espainian gizonak eta emakumeak buru dituzten notariotzen artean, eta garrantzitsua da egoera hori ikusaraztea, etorkizuneko belaunaldiei inspirazioa emateko’

EnpresariAK Genero Soldata Arrakalari buruzko Jardunaldiaren liderra da Euskadin: Perspektibak eta Konponbideak
Soldata Berdintasunaren Nazioarteko Egunaren barruan, EnpresariAK, Emakunderekin lankidetzan, jardunaldi aipagarri baten buru izan zen.