Eragin-kudeaketa: Zure ongizatea aktibo estrategiko gisa
Oreka al da arrakasta profesionalaren gakoa?
Datorren maiatzaren 28an, Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Egunaren baitan, AMPEAk topaketa esklusibo bat antolatu du: “Nire burua zaintzea ere aurrera egitea da”. Proiektuak kontzientziatik eta osasunetik bultzatzen dituzten emakumeentzako gunea.
Aurreko edizioaren arrakastaren ondoren, ongizatea bideko atsedenaldi bat ez dela erakutsiko dugu berriro; erabaki hobeak hartzeko eta gure erakundeetan eragina izaten jarraitzeku motorra dela, hain zuzen ere.
Zer partekatuko dugu? Gure ingurunea eraldatzeko energia pertsonala nola kudeatu aztertuko dugu, honako hauen eskutik:
Gema Ruiz de Azua: Harmonie Zentro Mediko Estetikoko CEOa. 25 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, ongizatea gure kudeaketa-tresnarik onena bihurtzen irakatsiko digu.
Eva Larra: AJL Ophthalmic-eko Regulatory Affairs & NPD zuzendaria. Erantzukizun handiko inguruneetan presentziari eta argitasunari nola eutsi azalduko du.
Topaketaren xehetasunak:
📅 Data: Asteazkena, maiatzak 28. 🕒 Ordutegia: 18:30ean. 📍 Tokia: Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa (Vitoria-Gasteiz). 🍢 Plana: Hitzaldi estrategikoa, birkonexio-dinamika eta networking-a aperitiboarekin.
Inskripzioak: Plaza mugatuak dira. Erreserba ezazu zure lekua protagonista gu geu garen topaketa honetarako.
👉 EMAN IZENA HEMEN
AMPEA Zeu Zarelako.
Comparte |
También te puede interesar:
entradas relacionadas

Zabalik dago Arabako Emakumeen Talentuaren Sarietan izena emateko epea!
AMPEAtik (Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartea) ofizialki abiarazi dugu 2026ko Emakumeen Talentuaren Sarien edizio berria.

Hurrengo KonektLab Añanako Kuadrillan: Ekintzailetza eta Adimen Artifiziala Landa Eremuan
Gaur egun negozio bat burutzea abangoardian egotea da, baita landa-eremuan ere. Horregatik, AMPEAtik KonektLab topaketak bultzatzen jarraitzen dugu Arabako lurralde osoan.

Izen-emateak zabalik! Who is Who Tech 2026 Gidaren Aurkezpena
Arabako etorkizun digitala nork diseinatzen duen jakin nahi duzu? AMPEAtik gure lurraldeko zientzia, berrikuntza eta industria teknologikoa gidatzen duten 20 emakume erreferenteen talentua ezagutzera gonbidatzen zaitugu Who is Who Tech 2026 gida berriaren aurkezpen ofizialean.