ARABAKO EMAKUME ZUZENDARI, PROFESIONAL ETA EKINTZAILEEN AZTERLANAREN AURKEZPENA
Emakumeek Lehendakaritzako postuen % 19.18 betetzen dituzte Arabako enpresetan. Estatuko batez bestekoaren gainetik eta EAEko datua baino 6 puntu gorago.
Atzo aurkeztu zuten Arabako Emakume Zuzendari, Profesional eta Ekintzaileen Azterlana.
Lorena Torres Uriarte Ampeako lehendakariaren eskutik, azterlan honen daturik nabarmenenak eman dira ezagutzera.
Lorena Torres Uriarte Ampeako lehendakariaren eskutik, azterlan honen daturik nabarmenenak eman dira ezagutzera.

Joan den otsailean hasi zen azterlanaren arabera, Arabako enpresetako zuzendaritza-karguetan emakumeen ehunekoa txikia da gaur egun ere, emakumeen % 13.91k soilik betetzen baitu postu hori.
Kalitate, Finantza, Giza Baliabideetako eta Publizitateko lanpostuak ( % 40) dira Araban emakumeen presentzia handiena duten Zuzendaritzako lanpostu operatiboak.
Beste datu aipagarri bat Berdintasun Plana duten enpresen ehuneko txikia da ( % 21), EAEko txikiena.
Ekintzailetza-datuak, ordea, oso positiboak dira; izan ere, 2021ean, emakumeek sortutako enpresak Arabako Landa Garapeneko Elkarteetan 2017 eta 2021 artean erregistratutako ekintzailetza berrien % 64 eta % 53,5 emakumeak dira.
Aurkezpenaren ondoren, erreferentziazko hiru emakumek beren ikuspegia eman diete azterlanaren datuei, eta beren testigantza pertsonala kontatu dute. Anpeako idazkari nagusi Miren Bilbaok moderatutako mahaia izan da.
Itziar Paunero COO Eragiketa Digitalen zuzendaria eta Arabako Ekonomialarien Euskal Elkargoaren ataleko lehendakaria

Susana Díaz de Corcuera CEO ESBAI komunikazioa

Antonia Pavón Liñares, Sucesores de Pavón SL enpresaren arduraduna eta kudeatzailea.

Ekitaldian izan dira Raimundo Ruiz de Escudero Alkatetza eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko zinegotzi ordezkaria eta Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatua.

Comparte |
WhatsApp
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
También te puede interesar:
entradas relacionadas

Zabalik dago Arabako Emakumeen Talentuaren Sarietan izena emateko epea!
AMPEAtik (Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartea) ofizialki abiarazi dugu 2026ko Emakumeen Talentuaren Sarien edizio berria.

Hurrengo KonektLab Añanako Kuadrillan: Ekintzailetza eta Adimen Artifiziala Landa Eremuan
Gaur egun negozio bat burutzea abangoardian egotea da, baita landa-eremuan ere. Horregatik, AMPEAtik KonektLab topaketak bultzatzen jarraitzen dugu Arabako lurralde osoan.

Izen-emateak zabalik! Who is Who Tech 2026 Gidaren Aurkezpena
Arabako etorkizun digitala nork diseinatzen duen jakin nahi duzu? AMPEAtik gure lurraldeko zientzia, berrikuntza eta industria teknologikoa gidatzen duten 20 emakume erreferenteen talentua ezagutzera gonbidatzen zaitugu Who is Who Tech 2026 gida berriaren aurkezpen ofizialean.