Eragin-kudeaketa: Zure ongizatea aktibo estrategiko gisa

Topaketa esklusiboa – Maiatzaren 28an

Oreka al da arrakasta profesionalaren gakoa?

Datorren maiatzaren 28an, Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Egunaren baitan, AMPEAk topaketa esklusibo bat antolatu du: “Nire burua zaintzea ere aurrera egitea da”. Proiektuak kontzientziatik eta osasunetik bultzatzen dituzten emakumeentzako gunea.

Aurreko edizioaren arrakastaren ondoren, ongizatea bideko atsedenaldi bat ez dela erakutsiko dugu berriro; erabaki hobeak hartzeko eta gure erakundeetan eragina izaten jarraitzeku motorra dela, hain zuzen ere.

Zer partekatuko dugu? Gure ingurunea eraldatzeko energia pertsonala nola kudeatu aztertuko dugu, honako hauen eskutik:

  • Gema Ruiz de Azua: Harmonie Zentro Mediko Estetikoko CEOa. 25 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, ongizatea gure kudeaketa-tresnarik onena bihurtzen irakatsiko digu.

  • Eva Larra: AJL Ophthalmic-eko Regulatory Affairs & NPD zuzendaria. Erantzukizun handiko inguruneetan presentziari eta argitasunari nola eutsi azalduko du.

Topaketaren xehetasunak:

📅 Data: Asteazkena, maiatzak 28. 🕒 Ordutegia: 18:30ean. 📍 Tokia: Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa (Vitoria-Gasteiz). 🍢 Plana: Hitzaldi estrategikoa, birkonexio-dinamika eta networking-a aperitiboarekin.

Inskripzioak: Plaza mugatuak dira. Erreserba ezazu zure lekua protagonista gu geu garen topaketa honetarako.

👉 EMAN IZENA HEMEN

AMPEA Zeu Zarelako.

 

Comparte |

WhatsApp
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email

También te puede interesar:

entradas relacionadas

Izen-emateak zabalik! Who is Who Tech 2026 Gidaren Aurkezpena

Arabako etorkizun digitala nork diseinatzen duen jakin nahi duzu? AMPEAtik gure lurraldeko zientzia, berrikuntza eta industria teknologikoa gidatzen duten 20 emakume erreferenteen talentua ezagutzera gonbidatzen zaitugu Who is Who Tech 2026 gida berriaren aurkezpen ofizialean.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies