SOLDATA-BERDINTASUNAREN EGUNA
Arau-esparru bat izan arren, bai eta tratu- eta aukera-berdintasunean lortutako aurrerapenak eta lorpenak ere, sexua edo generoa bereizi gabe, egoera horrek denboran iraun du.
Era berean, Soldata Berdintasunaren Europako Eguna azaroan ospatzen da, Europar Batasuneko estatu kideek gai horren inguruan ekintzak sortu eta sustatzeko.
2011ko martxoaren 5ean egin zen Soldata Berdintasunaren Europako lehen Eguna, eta emakumeek 64 egun gehiago lan egin behar zituztela aipatu zen, gizonen urteko ordainsari berberak jasotzeko. 2015. urtean, efemeride hori azarora aldatu zen, eta, hala, emakumeek beren ordainsariak jasotzeari uzten dioten urteko une sinbolikoa adierazi zen, gizonekin alderatuta.
Bi data horiek helburu bera dute: Europan gizonen eta emakumeen artean oraindik ere mantendu diren soldata-desberdintasunei buruzko kontzientzia eta sentsibilizazioa sortzea, behar bezala berdintzeko neurriak hartzea eta betearaztea sustatuz.
Batez beste, Europar Batasuneko emakumeek gizonek baino % 16,4 gutxiago irabazten dute. Europako emakume baten batez besteko soldata gizon batek urtean jasotzen duen soldataren berdina izan dadin, 418 egunez lan egin beharko du (urteko 365 egun naturalak baino 53 egun gehiago). Horren ondorioz, emakume batek hurrengo urteko otsailaren 22ra arte lan egin beharko luke, gizonezkoen soldata berdintzeko.
Comparte |
También te puede interesar:
entradas relacionadas

AMPEAk eta Zubizarreta Taldeak hitzarmen estrategikoa sinatu dute Araban berdintasuna eta lidergoa bultzatzeko
Lidergoa eta ekitatearen aldeko aliantza: AMPEAk eta Zubizarreta Taldeak bat egin dute Arabako enpresa-sarea eraldatzeko.

Itzuli da AMPEA KonektaLab!
Arrakastaren hizkuntza ikusezina: Zure keinuek isilik zauden bitartean dioena.

AMPEAren eta Arabako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren (COIIA) arteko aliantza estrategikoa
Arabako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren (COIIA) eta AMPEAren artean hain sinergia indartsuak daudela deskubritzeak zera berresten du: talentu teknikoa eta enpresa-lidergoa batzen direnean, zerbait handia gertatzear dagoela.