Euskal enpresa pribatuetako administrazio-kontseiluetan emakumeen presentzia % 19ra mugatzen da, eta % 24k soilik betetzen dituzte zuzendaritza-postuak.
Arantxa Tapia sailburuak eta bere taldeak ehun bat emakume bildu dituen ekitaldian parte hartu dute, Zamudion, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta
Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen (AED) azterlan batek, SPRI Taldearen laguntzarekin, Euskadiko 1.000 enpresa pribatutik gora aztertu ditu, sektore ekonomiko desberdinetako 50 langile edo gehiagorekin. Emaitzaren arabera, administrazio-kontseiluetan emakumeen presentzia % 19ra mugatzen da, eta zuzendaritza-postuen % 24 baino ez dute betetzen.
Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, aurkezpenean parte hartu du, azpimarratuz ekonomiaren motorra industria den gure herrialdean ezin dugula luxu hori onartu, eta behartuta gaudela biztanleriaren erdia motor industrial horren erabaki-organoetan jartzera.
Joan den azaroan egindako azterlanaren arabera, emakumeek oraindik ere ehuneko txikia ordezkatzen dute Euskadiko enpresetako zuzendaritza-karguetan eta administrazio-kontseiluetan. Zehazki, profil hori duten enpresetako administrazio-kontseiluetan esertzen diren bost pertsonatik bat bakarrik dira emakumeak ( % 19 dira).
Emaitza horien guztien berri eman zen atzo Zamudion, emakume enpresaburuen topaketan.
Topaketan mahai-inguru bat egin da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako emakume zuzendariekin. Bertan parte hartu dute Nuria Huidobrok, Huiplax, Huidobro Plasticos enpresako gerenteak; Amaia Acha-Orbeak, Meteo for Energy enpresako CEOak; Kontxi San Juanek, Viralgen enpresako zuzendariak; eta Maria Aburtok, Segaseko zuzendariak eta AEDko bazkideak. Lau zuzendaritzen parte-hartzearen moderatzailea Miren Bilbao izan da, Parkeen Sareko kudeatzailea eta AMPEAko idazkari nagusia.

Comparte |
WhatsApp
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
También te puede interesar:
entradas relacionadas

Azaroak 19 – Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Eguna
Azaroaren 19an, ekintzaile diren emakumeen talentua, ikuspegia eta bultzada eraldatzailea ospatu genituen. Euskadin, haren ekarpena funtsezkoa da garapen ekonomikorako, berrikuntzarako eta gizarte-kohesiorako.

Irene Castro Hurtado: Zientzia, lidergoa eta bikaintasun industriala
Metalurgiaren etorkizuna Arabatik bultzatzen duen fisika aplikatua

Ni zaintzea ere lider izatea da: lidergo kontzientea eta hazkundea orekatik abiatuta
Lidergo kontzienteko eta zaintza holistikoko esperientzia