Emakumearen Talentua Araban: Leticia López de Luzuriaga

Leticia López de Luzuriagak, Eder Peinado bazkidearekin batera, Ikustec ingeniaritza sortu zuen 2019an, industria-inguruneetarako neurrira egindako ikusmen artifizialeko soluzioak eta irtenbide pertsonalizatuak garatzera bideratua.

 

Aplikazio horiek balio handia dute industriarentzat, eta enpresen produkzio-prozesuak optimizatzea ahalbidetzen dute, lehiakortasuna handituz eta kostuak murrizten lagunduz. Hitz gutxitan: eraginkortasun eta kalitate handiagoa.
 



Leticia López de Luzuriagaren ibilbide profesionala ekintzailetzak, ikuspegi berritzaileak, sormenak eta proiektu eta lurralde berriak esploratzeko ausardiak markatzen dute.

Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatua, Leticiak kanpo-merkataritzan, enpresa-kudeaketan eta marketinean ikasi du, eta kanpo-merkataritzaren esparruan garatu du bere ibilbide profesionala, Marokon, Espainiako Enbaxadako Ekonomia eta Merkataritza Bulegoan Inbertsio eta Kanpo Merkataritzako aholkulari gisa edo Txilen Teknobasque Consortium Chile esportazio partzuergoko Negozio Garapeneko zuzendari gisa, oinarri teknologikoa duten hiru euskal enpresek osatua.

Ikusmen artifizialaren alorrean merkatu-aukera bat antzeman ondoren, aurreko esperientzia profesionaletan hartutako 3D metrologiari zuzenean lotuta, 2019an, Letiziak, Eder Peinado bazkidearekin batera, Ikustec ingeniaritza sortzea erabaki zuen, Arabako Parke Teknologikoan BIC Araban kokatutako ikusmen artifizialeko soluzioak, analisia eta irudien prozesamendua garatzera bideratua.

Ikustecek Ikusmetric diseinatu eta garatu du; 3D metrologiako soluzio berritzailea, doitasun handiko neurketak eta kalitate-kontrolak industriaren beharren mailan egiteko. 3D teknologia erabiliz, pieza digitalizatzen du, ikuskatu eta kalitate-kontrola egiteko, eta edozein solidoren dimentsio-kontrola bermatzen du. Sistema azkarra da, fidagarria, malgua, zehatza eta edozein langilek erabiltzeko erraza.

Lidergo-gaitasuna eta etengabeko ikaskuntzarako gaitasuna nabarmentzen dira. Ekintzailetzaren munduan izan duen ibilbide profesionala eta ikusmen artifizialaren alorrean izan duen esperientzia nabarmendu da hainbat aintzatespenekin, hala nola 2019ko Inizia Uniekintzailea Saria, ekoizpen-inguruneetan ikuskaritza-soluzioetan eta kalitate-kontroletan metrologia-tresna bat sortzeagatik. 2020an, BIND 4.0 industria adimenduneko startup publiko-pribatuak azeleratzeko programaren barruan, Tubacex, BTI eta Egile Taldeak aukeratu dute Ikustec baterako proiektuak egiteko.
 
Joan den azaroaren 16an Ampeak Emakumearen Talentuaren saria eman zion Araban Emakume Ekintzailearen kategorian.

 

Comparte |

WhatsApp
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email

También te puede interesar:

entradas relacionadas

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies