Gasteiz /en gertatutako emakumearen hilketa matxistaren aurrean gaitzesteko adierazpena

AMPEAk gogor gaitzetsi du atzo Gasteizen izandako hilketa matxista, eta elkartasuna adierazi die biktimaren familiari eta gertuko pertsonei.
Emakumeen aurkako indarkeria, hainbat modutan (psikologikoa, fisikoa, ekonomikoa, sexuala, bikarioa…), haien duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz,
Giza eskubideen urraketa larri eta onartezina, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpenik basatiena da, eta menderatze eta desberdintasun-harremanen gainean eraikitzen da.
AMPEAk bat egin du Gasteizko Udalak urriaren 13an, asteazkenean, 12: 00etan, Plaza Berrian, udaletxearen aurrean deitutako elkarretaratzearekin, bai eta antolatzen diren gaitzespen adierazpen guztiekin ere, eta herritarrak gaitzespena adieraztera animatu ditu, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzeko beharrezkoa baita herritar guztiek jarrera aktiboa izatea.
Comparte |