‘Inspirampea’ arte erakusketa
Espainian, Arte Ederretako karreretako ikasleen % 60 baino gehiago emakumeak dira.
Hala eta guztiz ere, Artneten eta Maastrichteko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera, mendebaldeko galeria eta museoetan ikusgai dauden lanen egileen % 4 baino ez dira. Halaber, 2017an, ARCO Madriden ikusgai zeuden artistak % 25 ziren guztira.
Emakume artisten baloraziorik ezak eta haien lanen ikusgaitasunik ezak beren lanari aitorpen txikiagoa eta balio ekonomiko txikiagoa dakarkio. Luxenburgoko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, emakumeek egindako artelanak gizonek egindakoak baino % 47 merkeago saltzen dira.
Gizartean genero-estereotipo eta -rol desberdinak egotea estrategikoki erabili da hierarkia soziala eta botere-sistema maskulinoa mantentzeko.
Gaur egun, emakumeek ikusezin izaten jarraitzen dute Madrilgo Prado Museoan bezala, polemika handia piztu zuen “Invisibles” izeneko erakusketa egin baitzen bertan, edo Gasteizko Arte Ederren Museoan, non emakumea oraindik ere pertsona pasiboa den, bere burua margotzen uzten duena, egile gisa agertzen ez dena. Izan ere, bi emakume baino ez daude gure hiriko Arte Ederren Museoko erakusketan, gizonezko artisten ehun lanen aldean: Mentxu Gal eta Marisol Röset.
Emakumeek egungo gizartean duten zeregin intelektuala eta artistikoa nabarmendu nahi dugu, eta sektore horretan ere lidergo-profilak nabarmendu.
Erakusketan honako hauek hartzen dute parte:
Amaya Camoeiras, Blanca Abajo Alda, Carol Fernández, Estibaliz Vera, Miren Elorrieta eta Marijo Lojo Escalante, artearen munduko profesionalak hainbat diziplina artistikotan.
Martxoaren 4an inauguratuko dugu, 19: 30ean, Gran Hotel Lakuan.

AMPEA kulturarekin
Comparte |
WhatsApp
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
También te puede interesar:
entradas relacionadas

Zabalik dago Arabako Emakumeen Talentuaren Sarietan izena emateko epea!
AMPEAtik (Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartea) ofizialki abiarazi dugu 2026ko Emakumeen Talentuaren Sarien edizio berria.

Hurrengo KonektLab Añanako Kuadrillan: Ekintzailetza eta Adimen Artifiziala Landa Eremuan
Gaur egun negozio bat burutzea abangoardian egotea da, baita landa-eremuan ere. Horregatik, AMPEAtik KonektLab topaketak bultzatzen jarraitzen dugu Arabako lurralde osoan.

Izen-emateak zabalik! Who is Who Tech 2026 Gidaren Aurkezpena
Arabako etorkizun digitala nork diseinatzen duen jakin nahi duzu? AMPEAtik gure lurraldeko zientzia, berrikuntza eta industria teknologikoa gidatzen duten 20 emakume erreferenteen talentua ezagutzera gonbidatzen zaitugu Who is Who Tech 2026 gida berriaren aurkezpen ofizialean.