Berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko herrialdeko Itunaren aurkezpena
Eragile horiek prozesuan hartutako konpromisoetatik, berdintasunaren aurrerapena bizkortzea helburu duen itun bat sortu da, eta honako eremu hauekin lotutako hamar konpromiso ditu: Justizia ekonomikoa, emakumeen eta neskatoen ahalduntzea, emakumeen aurkako indarkeria matxista, haurtzaroa eta nerabezaroa, zaintzak, gizonen inplikazioa, trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, emakumeen mugimenduak eta lidergo feministak eta gobernu ona.
Lehendakariak bereziki eskertu du ekimenean parte hartu duten ehun euskal erakundeen inplikazioa, eta nabarmendu du Euskadik etorkizunari begiratzen diola etorriko diren belaunaldientzat mundu hobe bat irudikatzeko aukera ematen duen itun baten bidez.
Ituna sortzeko prozesuan 38 lantalde izan dira, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duen bezala. Lantalde horietan, tokiko erakundeetako, enpresetako, ikastetxeetako eta unibertsitateko, kirol-erakundeetako, hirugarren sektoreko elkarteetako, alderdi politikoetako eta sindikatuetako 450 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte, besteak beste.
Itunaren hamar konpromisoak ekitaldian irakurri dituzte prozesuan parte hartu duten zenbait erakundek, hala nola UGT sindikatuak, Sartu Álava laneratzeko elkarteak, Lauaxeta ikastolak, Emakunderen aholku-batzordeko emakumeen elkarteen ordezkariek, Gizardatz Bizkaiko ekimen eta esku-hartze sozialeko erakundeen elkarteak, EDE Fundazioak, Gasteizko Udalak, Unesco Etxeak, Famek euskal emakumeen elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.
Comparte |
También te puede interesar:
entradas relacionadas

Zabalik dago Arabako Emakumeen Talentuaren Sarietan izena emateko epea!
AMPEAtik (Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartea) ofizialki abiarazi dugu 2026ko Emakumeen Talentuaren Sarien edizio berria.

Hurrengo KonektLab Añanako Kuadrillan: Ekintzailetza eta Adimen Artifiziala Landa Eremuan
Gaur egun negozio bat burutzea abangoardian egotea da, baita landa-eremuan ere. Horregatik, AMPEAtik KonektLab topaketak bultzatzen jarraitzen dugu Arabako lurralde osoan.

Izen-emateak zabalik! Who is Who Tech 2026 Gidaren Aurkezpena
Arabako etorkizun digitala nork diseinatzen duen jakin nahi duzu? AMPEAtik gure lurraldeko zientzia, berrikuntza eta industria teknologikoa gidatzen duten 20 emakume erreferenteen talentua ezagutzera gonbidatzen zaitugu Who is Who Tech 2026 gida berriaren aurkezpen ofizialean.