EnpresariAK bere urteroko Networking-era gonbidatzen zaitu

Esperientziak trukatzeko, sinergiak egiteko eta euskal enpresen garapenean laguntzeko jardunaldia

Datorren ekainaren 15ean EnpresariAKen urteroko Networkinga egingo da eta zure parte hartzea gustatuko litzaiguke.

EnpresariAK EAEko hiru lurraldeetako AED (Bizkaia), AMPEA (Araba) eta ASPEGI (Gipuzkoa) enpresaburu, zuzendari eta profesionalen elkarteek osatzen dute, eta 25 urtetik gorako ibilbidea dute aurretik.

EnpresariAK elkarteak euskal ehun sozio-ekonomikoaren erabaki-organoetan emakumeen presentzia handiagoa lortzeko helburuaren inguruan landu nahi ditu erronka nagusiak. Horretarako, federazioak honako hauek bilatuko ditu:

  • Euskadiko ekonomia- eta enpresa-esparruko erabaki-foroetan emakumeen parte-hartze aktiboa bermatzea.
  • Zuzendaritza-postuetan eta administrazio-kontseiluetan emakumeen presentzia handitzea.
  • Soldata-arrakala ezabatzeko politika aktiboak hartzea.
  • Emakumeen ekintzailetza erraztea, bultzatzea eta bistaratzea.
  • Neskengan eta gazteengan bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea

 

Gehitu zure ahotsa eta lagundu emakumeek euskal ehun sozioekonomikoan aurrera egiten.

 

Inskripzioak 👉 comunicacion@uptoyou.eus📞629009221

 

Comparte |

WhatsApp
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email

También te puede interesar:

entradas relacionadas

Izen-emateak zabalik! Who is Who Tech 2026 Gidaren Aurkezpena

Arabako etorkizun digitala nork diseinatzen duen jakin nahi duzu? AMPEAtik gure lurraldeko zientzia, berrikuntza eta industria teknologikoa gidatzen duten 20 emakume erreferenteen talentua ezagutzera gonbidatzen zaitugu Who is Who Tech 2026 gida berriaren aurkezpen ofizialean.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies