Lucía Abando San Pedro

Lucía Abando San Pedro

Nekazaritza-ingeniaria eta enologoa

Bodegas Las Orcas

2024ko ardoa

Nekazaritza Ingeniaria da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Madrilen egin zuen master gaitzailea, eta Enologia Berritzaileko Masterra Gasteiz, Bordele eta Iruñea artean.

Bodegas Las Orcas upategian (Guardia) garatzen du bere jarduera profesionala. Jabetza bere familiarena da. Hala ere, bertara iritsi aurretik, beste pentsatzeko eta egiteko moduak ezagutu zituen Nafarroako, Errioxako eta Arabako bertako upategietan. Urteko sasoiaren arabera, bere erantzukizuna aldatuz doa.

“Batzuetan mahastian gehiago egotea egokitzen zait, inausi, kimatu, motz berritu... egin behar delako, eta beste batzuetan gehiago nago upategian, hau da, mahats-bilketan, edo botilaratzea, etiketatzea eta abar egokitzen denean”. Hori guztia egin ondonk, saldu eta bidaiatzera ere atera behar izaten du. Etorkizunean itxaropena du, orainaldiko errealitate konplexua ezkutatu gabe, ardoaren kontsumoaren beherakadatik datorrena. Biharrako konfiantza hori Arabako Errioxak ardoaren munduan duen tokian oinarritzen da.

Era berean, balioan jartzen ditu prestakuntza eta gazteak sartzen ari diren aire berriak, eremuan esperientzia gehien dutenekin oso ondo ezkontzen ari direnak. Gustuko duena egiten duela onartzen du, eta, horregatik, eskerrak ematen dizkio hori posible egin eta ahalbidetu duenari: bere familiari.

Elkarrizketa