
Loyola Martínez de Cañas Pagola

Loyola Martínez de Cañas Pagola
Mahastizaina
Mahasti propioa Eskuernagan
2024ko ardoa
Gizarte Laneko Gradua UPV/EHUn eta Mahatsergintza eta Ardogintzako Goi Mailako Gradua. Belaunaldi askotako nekazari familia batean jaioa, mahatsergintza da bere bizitza. Unibertsitate ikasketak amaitu ondoren, belaunaldi-erreleboari aurre egin zion, familia-negozioaren ardura bere gain hartuz. Bere ardura kalitaterik goreneko mahatsa ekoiztea eta upategira egoera ezin hobean eramatea da.
Argi eta garbi dio sektorea krisian dagoela gero eta ardo gutxiago edaten delako, eta horrek kate osoari eragiten diola. Bere kasuan, mahats-kiloarengatik ordaintzen den prezioan nabaritzen du. Eskualdeko batasun handiaz eta sektorearen kohesioaz harro dago, baita Arabar Errioxako lurraz eta klimaz ere, zeinak, zehaztu duenez, klima-aldaketa ere nabaritzen ari baitira. “Paradisu batean bizi gara”, azpimarratu du.
Bere aurrekoen oroimenari fidel eta eskertua, oso harro dago bere familia osoak landu dituen lurrak lantzeko gai dela sentitzeaz.
Elkarrizketa

