Silvia Ruiz

Silvia Ruiz

Bazkidea eta Gasteizko bulegoko zuzendaria

EJASO

Zuzenbidea, teknologia, pribatutasuna eta adimen artifiziala

Silvia Ruizek ibilbide oparoa garatu du gaur egungo eremu bereziki zorrotz batean: zuzenbideak, teknologiak, pribatutasunak eta adimen artizialak bat egiten duten puntuan.

Gaur egun, EJASOren Gasteizko bulegoa zuzentzen du, Media eta Aisialdi arloko eta Pribatutasun arloko bazkidea da, eta, horrez gain, Euskadiko eta Nafarroako iparraldeko eremuko erantzukizuna du. Bere profilak esperientzia juridikoa, ikuspegi estrategikoa eta gaitasun berezia biltzen ditu, segurtasuna, irizpidea eta araudia betetzea galdu gabe berrikuntza txertatu behar duten erakundeei laguntzeko.

Bere ibilbidean zehar, erreferentziazko bulego eta inguruneetatik igaro da, hala nola ECIJA, BSK Legal & Fiscal, Sony Music Entertainment, Endemol Shine Group edo The Blackout Project, eta espezializazio oso sendoa eraiki du jabetza intelektualean, ikus-entzunezko zuzenbidean, teknologia berrietan eta datuen babesean.

Ibilbide horri irakaskuntza- eta mentoritza-lan garrantzitsua gehitzen dio Zineuskadi, Fundación Comunicando Futuro, UNIR, Nebrija Unibertsitatea eta APIKA bezalako erakundeetan, eta horrek indartu egiten du aholkatzeaz gain prestatu, bideratu eta ezagutza transferitzen duen dimentsio profesionala.

Silviarentzat, zailena adimen artifiziala jada martxan dauden erakundeetan integratzea eskatzen duten proiektuak dira; prozesu hori ez da soilik tresnak txertatzea, gobernantzarekin, irizpide etikorekin eta oraindik lurreratzen amaitzen ari den araudia errespetatuz egitea baizik.

Posizio horretatik, teknologia berri bat iristen denean behar gehien dena ematen du: segurtasun juridikoa, arriskuen analisia eta konfiantza-esparru bat, teknologia disruptiboak enpresen eta erakundeen barruan modu arduratsuan hedatu ahal izateko. Eguneroko lanean, azterketa partekatuan, eztabaidan eta hausnarketa kritikoan oinarritutako kultura bultzatzen du.

Eztabaidatzeko, ikuspegiak alderatzeko eta gauzak hobeto nola egin zalantzan jartzeko gai diren taldeak defendatzen ditu, aniztasuna balio inspiratzaile bat ez ezik, proiektu sendoak eraikitzeko baldintza praktiko bat dela ulertzen duelako.

Bere ikuspegian, adimen artifiziala dagoeneko ez da etorkizuneko promesa bat, egungo errealitate bat baizik, eta horregatik hain zuzen ere azpimarratzen du berrikuntza eta betetzea, abiadura eta irizpidea, aurrerapen teknologikoa eta erantzukizuna orekatzeko beharra.

Teknologiaren sektorean lehen aldiz sartzen direnei mezu zuzen bat helarazten die: handi pentsatzeko, baina baita etengabe aztertzeko, ikertzeko eta zalantzan jartzeko prest egoteko ere. Berarentzat, teknologiak jakin-mina, exigentzia intelektuala eta benetako inplikazioa eskatzen ditu. Ez da nahikoa olatura igotzea: benetan ulertu nahi izan behar da.

Eta jarrera horrek, zorrotza eta sutsua aldi berean, ondo laburbiltzen du berak bere lanbidean jarduteko duen modua.