
Nagore Etxebarriarteun Jauregibarria

Nagore Etxebarriarteun Jauregibarria
Esportazio eta administrazio zuzendaria
García de Olano upategiak
2024ko ardoa
Enpresa Zientzietan lizentziatua UPV/EHUn. Bere profil profesionala Bodegas García de Olanon garatzen du. Bere lehen lana banku-sektorean izan zen, zehazki Euskadiko Kutxan.
Gaur egungo negozio-jabeetako batekin ezkondu zen, hain zuzen ere upategia hazten hasten ari zen unean. Orduan, administrazioaz arduratuko zen norbait beharrezko bihurtu zen, eta bere aisialdian laguntzen hasi zitzaien, denboraren poderioz bere jarduera nagusi eta bakarra bihurtu zen arte.
Gaur egun, esportazio-departamentuaz, baita administrazioaz eta kudeaketaz ere, arduratzen da eta horien pisua darama. Ardoaren Industria aztertzen du eskualdean partekatzen den diagnostiko orokorrarekin bat eginez, eta ez du zalantzarik egiten inguruko indargune nagusia zein den adierazteko: kalitatea.
Harrotasunez hitz egiten du enpresak nola egin duen aurrera; proiektu hori 1990ean sortu zen 30.000 botilarekin, eta gaur egun 200.000 botilan dago eta mundu osoan zehar banatuta. Bestalde, pozik agertzen da, "sektorean gero eta emakume gehiago garelako, eta gero eta gehiago garelako upategien ardura dugunok, bai kudeaketan, bai lanean eta baita enologian ere".
Elkarrizketa

