
Miren Bilbao Larrauri

Miren Bilbao Larrauri
Kudeatzailea
Euskadiko Parke Teknologikoa - Vitoria-Gasteiz
Industria 2025
LinkedIn ↗
Industria-ingeniaria, Mirenek ingurumena, automozioa eta sustapen ekonomikoa bezalako sektoreetan garatu du bere ibilbidea. AZTI eta Mercedes Benz-etik igaro ondoren, 2007az geroztik Euskadiko Teknologia Parkeak Gasteizen duen parkearen eraldaketa zuzentzen du. Gaur egun, % 90eko okupazioa du parkeak, eta osasuna, energia eta industria adimenduna bezalako sektore estrategikoen aldeko apustua egiten du.
Egunero ikasteak, idei berritzaileak ezagutzeak eta etorkizuna eraikitzen ari direnei laguntzeak motibatzen du. Sektorearen beharrei aurrea hartzea, etengabeko prestakuntzan egotea eta bizkortasunez moldatzea funtsezkotzat jotzen du. Bere lorpenik handiena parkearen ekosistema sendotzea izan da, funtsezko enpresak erakarriz eta Araban kalitatezko enplegua sortuz.
Teknologikoagoa, jasangarriagoa, dibertigarriagoa eta talentu gaztea erakartzeko gai den industria bat defendatzen du.
Emakumeen lidergo enpatiko eta kolaboratiboan sinesten du, berrikuntzaren eta lehiakortasunaren eragile gisa. Gazteak beren potentzialean luza daitezen, beren bidea egin dezaten, aliantza onez inguratu daitezen eta irmotasunez lideratu dezaten animatzen ditu. Industriak, ziurtatzen duenez, aukeratzeko eta hazteko askatasuna eskaintzen du.
«Emakumeak txertatzeak prozesuak ulertzeko, taldeak kudeatzeko eta teknologia- nahiz merkatu-erronkei aurre egiteko modu berriak dakarzkigu.»
Miren Bilbao Larrauri
Elkarrizketa

