
Marisa Velilla Garrido

Marisa Velilla Garrido
Zuzendaritza eta kudeaketa
Grapesland
2024ko ardoa
Marketina eta Publizitatea ikasi zuen Euskadiko Marketin Institutuan eta Mahatsezaintza eta Enologia Guardiako Institutuan, eta Marketin Digitalean Masterra du.
Bestalde, DOCa Riojako dastatzaile-taldeko epailea da, baita Rioja Wineko Prestatzaile Ofiziala ere. Grapesland izeneko familiako proiektu batean egiten du lan. Mahastien artean jaio zen ia-ia. Bere ama soroan ari zen lanean une horretan, eta etxera iristeko astirik apenas izan zuen bera erditzeko.
Komunikazioan eta marketin digitalean aritzen da, Ardoaren Industriari lotutako hainanbat enpresaren nortasun digitala zaintzen. Gainera, Tim Atkin Master of Wine ezagunaren Brand Managerra da, eta haren dastatze-taldeko kide da.
Optimista da eskualdeko ardoak bizitzen ari diren unearekin, nahiz eta aitortu testuingurua zaila dela mundu mailan. Harrotasun handia sentitzen du ardoaren sektorean iritsi den lekura iritsi izanaz, ahaleginaren eta prestakuntza oso zehatz baten aldeko apustuaren fruitu. Atzera begiratu eta ikusten du emakumeak gaur egun betetzen duen lekuak ez duela zerikusirik duela urte batzuetakoarekin: gehiago baloratzen dira.
Elkarrizketa

