Mariasun Sáenz de Samaniego Berganzo

Mariasun Sáenz de Samaniego Berganzo

Zuzendari kudeatzailea

Bodegas Ostatu

2024ko ardoa

Jasotako ondarea berritzea eta balioestea

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua UPV/EHUn. Ostatu Upategiak zuzentzen du. Ikasketak amaitu eta "etxeko lana ikusita", beste aukera batzuk bilatzea erabaki zuen eta ia bost urtez aritu zen zerga eta finantza sektorean lanean, ondoren familiaren jatorrira itzultzeko.

Iritsi bezain laster, negozioa mundura zabaldu, bere markaren garapena sustatu eta enoturismoaren arloa abiarazi du. Kudeaketaz arduratzeaz gain, administrazioa, arlo komertziala, arreta eta abar egitea egokitzen zaio.

Erronkak eta mehatxuak alde guztietatik ikusten ditu, aukerak zabal ditzaketenak, dio sektorea bizitzen ari den uneaz hitz egitean. Arabako Errioxaren indarguneei buruz hitz egin behar bada, kalitatea, mahastiaren eta ardoaren inguruko kultura eta, nola ez, egiten jakitea aipatzen ditu.

“Arabako Errioxak indargune asko ditu. Hobeto saldu behar dugu eta geure burua hobeto saldu behar dugu”, azpimarratu du. Bereziki pozik dago Upategiak azken 15 urteotan izan duen bultzadarekin eta garapenarekin; izan ere, denbora horretan instalazio guztiak berritu dituzte, dibertsifikatu egin dute eta jasotako ondoreari balioa eman diote.

«Aldaketa garaia da: belaunaldi-aldaketak, kontsumoari eragiten diotenak, elikadura-aldaketak, klima-aldaketak…»

Mariasun Sáenz de Samaniego Berganzo