Estíbaliz Maestre Etxebarria

Estíbaliz Maestre Etxebarria

Zuzendari nagusia

Ferri Muntaketak

Industria 2025

Estibaliz lan-arloko abokatua da eta industria-enpresa batean lan egin ondoren iritsi zen Ensamblajes Ferri enpresara. Ibilbide luzeko eta kudeatzailearen konfiantzako gizon bat ordezkatu zuen, tradizioz gizonezkoena izan den industria-sektore batean bidea urratuz. Bere lanaren aniztasuna du pasio, harremanak, estrategia eta etengabeko erronkak uztartzen baititu, eta asko estimatzen ditu ezagutu dituen eta haiengandik ikasi duen pertsonak.

Ferrin 25 urte eman ondoren, krisi ekonomiko eta finantzarioei, pandemiari eta langileak kaleratzeko zeregin zailari aurre egin behar izan die. Harro sentitzen da enpresa profesionalizatu duelako eta balio handiagoko produktuetarako hazkundea bideratu duelako, bere sektorean erreferente gisa finkatuz.

Gazteei bokazio teknologikoen aldeko apustua egitea gomendatzen die, enplegagarritasun handiko eta lan- zein soldata-aukera onak dituen sektorea baita.