Ainhoa Navaridas Zuñeda

Ainhoa Navaridas Zuñeda

Komunikazio eta Enoturismo Zuzendaritza

Bodegas Ostatu

2024ko ardoa

Arabako Errioxa kontatzea: ardoa, kultura eta paisaia

Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatua da Salamancako Unibertsitate Pontifikalean. Ostatu Upategian (Samaniego) egiten du lan, non Komunikazio eta Enoturismo Saila zuzentzen duen.

Ardogintzaren industriarekin duen loturak sehaskan du jatorria, ia-ia. Madrilen ibilbide profesional bat egin eta Gasteizko publizitate-agentzia ezagun batean harreman emankorra izan ondoren, gaur egungo enpresaren deia jaso zuen.

Bere ustez, eta eremu ezaguna izanda ere, Arabako Errioxak bide polita du oraindik egiteko enoturismoa bezalako esparruetan. Ardogintzaren industrian emakumearen hitzaren presentziaren eta eraginaren bilakaera ospatzen du, gaur egun bere diskurtsoa eta bere kideena oso parekatuta egoteraino.

Harrotasun berezia sentitzen du Arabako Errioxa zer den modu positibo eta eraginkorrean transmititzeagatik, bere historia bihotzetara iristeko moduan kontatzen jakiteagatik eta horrek ardo gehiago saltzeko balio izateagatik.

«Ardoa, kultura, paisaia eta, azken finean, turismo-helmuga gisa eskaintza paregabea osatzen duten gauza asko eskaintzen ditugu.»

Ainhoa Navaridas Zuñeda