ZER DA AMPEA

Arabako emakume profesional eta enpresarien elkartea, AMPEA, 1993an eratu zen irabaz asmorik gabeko elkarte gisa, Arabako enpresa-sektoreetan lana egiten duten emakume enpresariak, profesionalak eta zuzendariak elkartzeko.

AMPEAren xedea da bere bazkideen interesak defendatzea eta emakumearen giza balioak, sozialak eta profesionalak babestea, defendatzea eta garatzea enpresari, profesional eta zuzendari den heinean.

Horretarako, emakumea mundu profesionalean eta enpresa-munduan sartzea eta beren ikusgarritasuna sustatu eta erraztuko duten ekimenak eta jarduerak sustatzen ditugu, horrela beren ingurua ere hobetu egingo baita.

AMPEAn emakumea lan-munduan sartzeko ari gara lanean, dela bere kontura dela besteren kontura.

Emakume enpresarien munduko erakunderik zaharrena da Business Professional Women Spain eta bertako kide gara. 100 herrialde baino gehiagotan dago erakunde hau eta I kategoria du Nazio Batuetan eta kontsulta-estatusa ere bai.

ZUZENDARITZA-BATZORDEA:

Presidentea

Ana Isabel Jorge

Idazkaria

Laura Sergnese

Diruzaina

Antonia Pavon

ESTIBALIZ

Kidea

Estibaliz Espartero

MARIANGELES (2)

Kidea

Mª Ángeles Menchaca

SUSANA MALÓN (2)

Kidea

Susana Malón

Beatriz-mendiola

Kidea

Beatriz Perez de Mendiola

 
 

ESKAINTZEN DUGUNA:

NETWORKING TOPAKETAK

Emakumeen topaketa (bazkideek lehentasuna izango dute), beren negozioak, jarduera profesionalak... ezagutarazteko. Gaurkotasuna duten intereseko gaiak ere jorratuko dira.

AHOLKULARITZA ETA BABESA

Aholkularitza iraunkorra eta arreta pertsonalizatua, edozein zalantza edo zure enpresaren eguneroko kudeaketako arazo oro konpontzeko; enpresa-kudeaketako berrikuntzak, laguntzak, etab. Era berean, zure enpresa abian jartzerakoan ere babestuko zaitugu, egia bihurtu dadin.

AKORDIOAK

Zure enpresa-ideia egia bihurtzen dugu. Emakume ekintzaileen ekimenak babestu, hasierako fasean, abian jartzean eta finkatzean.

ENPRESA-ASOZIAZIONISMOA

Merkataritza sareak arabar bazkideen eta beste erkidegoetakoen artean.