MISIOA ETA HELBURUAK
AMPEAren xedea da bere bazkideen interesak defendatzea eta emakumeen giza, gizarte eta profesional arloko balioak babestu, defendatu eta garatzea, enpresari, profesional eta zuzendari den heinean.

HELBURUAK:
- Emakume enpresari, zuzendari edo profesionalaren giza, gizarte eta profesional arloko balioak babestea, defendatzea eta garatzea.
- Gure lurraldearen garapenari laguntzea, enpresa arloko eraginkortasuna sustatuz enpresetako pertsona guztiek ematen duten balioa indartzeko beharrezko bitartekoak bilatzearen bidez.
- Bazkide guztien garapen pertsonala eta profesionala babestea, ibiltzen diren inguruko kalitate globala hobetzeko.
- Bazkideek elkar babesteko sarea sortzea, esperientzia profesionalen trukea sustatzeko, lankidetza-espiritua sustatzeko eta laguntzari eta lankidetzari bultzatzeko.
- Enpresetako pertsona guztiak sustatzeko behar diren bitartekoak ezartzea, gaitasun pertsonalak garatzeko eta egungoa bezalako inguru ekonomiko dinamikora egokitzeko.
MISIOA:
- Emakumearen giza, gizarte eta profesional arloko balioen garapena eta sustapena, enpresari edo profesional den heinean.
- Enpresa publiko eta pribatuetako kudeaketan aritzen diren emakumeen eskubideak aitortzeko beharrezko ekintzak eta jarduerak egin.
- Bazkide guztien garapen pertsonalari eta profesionalari lagundu, ibiltzen diren inguruan osoko kalitatea hobetzeko.
- Bazkideen artean babesteko sarea sortu, esperientziak eta ondorioak trukatzearen bidez etengabeko hobekuntza sustatzeko, lankidetza espiritua sustatuz, beren arteko laguntza eta lankidetza piztuz eta tokiko, erkidegoko, nazioko eta nazioarteko harremanak bultzatuz.
- Enpresa-eraginkortasunari lagundu enpresako kide guztiak sustatzeko behar diren bitartekoak bilatuz eta bakoitzaren eskumenak erabiliz, aldatzen ari den inguruan beren gaitasuna garatu ahal dezaten.