LEGEZKO OHARRA

DATUEN PRIBATUTASUN-POLITIKA

Informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikulua beteaz, AMPEAren identifikazio-datuak daude jarraian:

Izena: AMPEA
Merkataritza-izena: AMPEA
Helbidea: San Prudentzio, 8, 3, 1. bulegoa · 01005 · Vitoria-Gasteiz · Araba
IFZ/IFK: G01147230
Telefonoa: 945 12 50 50
Emaila: tecnico@ampea.eus
Erregistro honetan izena emana:
Domeinuaren izena: ampea.eus

Webgune honen bidez gure zerbitzuak kudeatu eta mantentzeko behar diren datu pertsonalak biltzen dira. Datu horiek gure fitxategietan sartzen dira eta behar bezala izena emanda daude datuak babestek agentziaren erregistroan.

Kasu bakoitzean adierazitako xedeei kalterik egin gabe, informazio hori beharrezko konfidentzialtasunez gordeko eta kudeatuko da, ezarri daitekeen legedian xedatutako segurtasun informatikoko neurriak ezarriko dira zure datuetan sartu ez daitezen edo behar bezala erabili ez daitezen, manipulatu ez daitezen edo narriatu edo galdu ez daitezen.

Edozein unetan erabili dezakezu datu horietan sartu, zuzendu edo ezeztatzeko eskubidea; horretarako, fitxategi horien titularraren helbidera bidali behar duzu zure eskaria. Zure eskubideak erabiltzeko inprimakiak Datuen Babeserako Agentziaren webgunean daude”.

ERABILTZAILEAK:

AMPEAren atari honetan sartzeak edota erabiltzeak esan nahi du ERABILTZAILEA zarela eta sartzen edota erabiltzen duzun unetik hemen islatutako Erabiltzaileen Baldintza Orokorrak onartzen dituzula. Baldintza horiek erabiliko dira zure kasuan nahitaez bete beharreko Kontratazioko Baldintza Orokorrak dena delakoak izan arren.

ATARIAREN ERABILERA:

ampea.eus atariak AMPEAren edo bere lizentziadunen informazioa, zerbitzuak, programak edo datuak (aurrerantzean «edukiak») eskura jartzen ditu erabiltzaileek erabili ahal izateko. Erabiltzaileak ataria erabiltzearen erantzukizuna bere egiten du. Zerbitzu edo eduki batzuetan sartzeko behar litzatekeen erregistrora hedatzen da erantzukizun hori.

Erregistro horretan erabiltzailea izango da egiazko eta legezko informazioa ematearen arduraduna. Erregistro honen ondorioz, erabiltzaileari pasahitz bat eman dakioke, bere ardura izango da pasahitz hori eta behar bezala erabiliko duela eta beste inori ez diola esango hitza ematen du.

Erabiltzaileak hitza ematen du AMPEAk bere atariaren bidez eskainitako eduki eta zerbitzuak (adibidez txat zerbitzua, eztabaida foroak edo albiste-taldeak) izaera enuntziatiboan erabiliko dituela, baina ez mugatzailean, ez dituela legez kanpoko jarduerak egingo, edo fede onaren eta ordena publikoaren aurkakoak; ezta izaera arrazista, xenofobo, pornografiko legegabeko edukiak edo propaganda egingo; AMPEAren sistema fisiko eta logikoetan ez duela kalterik eragingo, ezta bere hornitzaileetan edo hirugarren pertsonetan ere; ez duela sarean birus informatikorik sartuko edo hedatuko edo aurrez aipatutako kalteak egin ditzakeen beste sistema fisiko edo logikorik ere ez; ez dela beste erabiltzaileen posta elektronikoen kontuetan sartuko eta erabiliko eta horien mezuak aldatuko edo manipulatuko.

AMPEAk beretzat gordetzen du pertsonen duintasunaren errespetua urratzen duten iruzkinak eta ekarpenak kentzeko eskubidea, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak edo pornografikoak badira, gazteriaren edo haurtzaroaren aurkakoak badira, ordena edo segurtasun publikoaren aurkakoak, edo bere iritziz argitaratzeko egokiak ez badira. Dena dela, ez dira AMPEAren ardura izango erabiltzaileek bere foro, txat edo parte hartzeko beste tresnen bidez emandako iritziak.

DATUEN BABESA:

AMPEAk Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko jarraibideak betetzen ditu, baita Lege Organikoa garatzeko Araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua eta une bakoitzean indarrean dauden gainerako araudiak ere, eta erabiltzailearen datu pertsonalak zuzen erabili eta tratatuko direla bermatzen du. Horretarako, datu pertsonalak biltzeko inprimaki bakoitzarekin batera, erabiltzaileak AMPEAri eska dakizkiokeen zerbitzuetan AMPEAk erabiltzaileari jakinaraziko dio kasu bakoitzean bere datuen tratamenduari buruzko baldintza partikularrak daudela eta onartzen dituela adierazi beharko du; sortutako fitxategiaren erantzukizunaren berri emango dio, erantzulearen helbidea, sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo aurka egiteko eskubideak erabiltzeko eskubidea duela jakinaraziko dio, tratamenduaren xedearen berri emango dio eta hirugarrenei datuak jakinaraziko zaizkiela ere bai.

Era berean, AMPEAk adierazten du Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzen duela eta zure baimena eskatuko du zure helbide elektronikoa merkataritza-xedeekin erabiltzeko.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA:

AMPEA da, berez edo lagata, bere webguneko jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra, baita bertako elementuena ere, hala nola, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egiturak eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, funtzionatzeko, sartzeko eta erabiltzeko eta abarrerako behar diren ordenagailuko programak, AMPEAren titularpekoak badira edo bere lizentziatzaileenak.

Eskubide guztiak gordeta. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluko bigarren paragrafoan xedatuaren arabera, berariaz galarazita dago erreproduzitzea, banatzea eta komunikazio publikoa egitea, webgune honetako eduki denak edo zati bat eskura jartzea merkataritzako xedeekin, edozein euskarritan eta bitarteko tekniko erabiliz, AMPEAren baimenik gabe.

Erabiltzaileak hitza ematen du AMPEAren titularpeko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatuko dituela. Atariko elementuak ikusi ahal izango dira eta inprimatu, kopiatu eta zure ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan biltegiratu ere bai, erabilera pertsonal eta pribaturako. Erabiltzaileak ezingo du AMPEAren orrialdeetan instalatutako babeserako edo segurtasunerako gailurik kendu, aldatu, saihestu edo manipulatu edo bertako mezurik manipulatu.

BERMEEN ETA ERANTZUKIZUNEN SALBUESPENA:

AMPEA ez da inondik eta inora erantzule egiten honakoek eragin ditzaketen kalteez: edukietako akats edo gabeziek, ataria eskura ez egoteak edo edukietan birusak edo programa kaltegarriak igortzeak, nahiz eta horiek saihesteko beharrezko neurri teknologiko guztiak hartu.

ALDAKETAK:

AMPEAk beretzat gordetzen du bere atarian egoki iritzitako aldaketak aurrez adierazi gabe egiteko eskubidea, bertako eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ditzake, baita horiek atarian agertzeko edo kokatzeko modua ere.

ESTEKAK:

Domeinuaren izenean estekak edo hiperestekak badaude Interneteko beste gune batzuetara, AMPEAk ez du inolako kontrolik izango gune eta eduki horietan. AMPEA ez da erantzule egingo berea ez den webgune bateko esteketako edukiez, eta ez du bermatuko Interneteko hiperesteka edo gune horietako materiala edo informazioa eskura egongo denik, ezta horien kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta konstituzionaltasuna ere.

Era berean, kanpoko lotura horiek sartzeak ez du esan nahi lotutako erakundeekin inolako loturarik edo parte hartzerik dagoenik

SALBUESTEKO ESKUBIDEA:

AMPEAk beretzat gordetzen du Erabiltzeko Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei, berak erabakita edo hirugarrenek eskatuta, atarirako edota bertako zerbitzuetarako sarrera ukatu edo kentzeko eskubidea.

OROKORTASUNAK:

AMPEAk jazarri egingo du baldintza hauek ez betetzea, baita ataria behar bezala ez erabiltzea ere; horretarako eskubidez dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak erabiliko ditu.

BALDINTZA HAUEK ALDATU:

AMPEAk edozein unetan alda ditzake hemengo baldintzak, eta behar bezala argitaratuko dira hemen bezala. Baldintza horiek indarrean egongo dira argitaratuta dauden heinean eta indarrean jarraituko dute aldatu eta beste horiek behar bezala argitaratzen ez diren bitartean.

EZARRI DAITEKEEN LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA:

AMPEA eta erabiltzaileen arteko harremana indarrean dagoen espainiar legediak arautuko du eta gorabehera oro Vitoria-Gasteizko Epaimahai eta Auzitegien mende jarriko da.