Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Zibersegurtasun-jardunaldia enpresan

3 otsaila | 9:30 am 11:30 am

Zibersegurtasuna gero eta kezkagarriagoa da enpresa bateko arduradunentzat. Arrazoiak asko dira: enpresaren jarduera geldiaraziko duen eraso bat jasateko arriskua murriztea, isilpeko informaziorako sarbidea babestea, dokumentazioa galtzea saihestea, etab.

Jardunaldi honetan zibersegurtasuneko mehatxuen egoera zein den ikusiko dugu, baita enpresek zein arrisku dituzten ere, eta zibersegurtasuna modu ezin hobean kudeatzeko edozein erakundek jarraitu beharreko urratsak aztertuko ditugu.

Hartzaileak: jardunaldia enpresaren edo haren sailen baten gaineko erantzukizuna duen edo izango duen edozein pertsonari zuzenduta dago: pertsona ekintzaileak, hainbat negozio-arlotako arduradunak, kudeatzaileak, zuzendariak, etab. Ez da beharrezkoa gaiari buruzko aurretiazko ezagutzarik izatea.

Iraupena: jardunaldiak 90 minutuko iraupena du eta Zoom plataformaren bidez egiten da.

BASQUE CIBERSECURITY CENTRE

View Antolatzaile Website