Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Gobernantza Klimatikoa – Networking Jardunaldia

15 abendua | 10:00 am 1:00 pm

Urban Klima 2050 Euskadi buru duen ekimen handinahiena da, eta lurraldearen erresilientzia bermatzea du helburu, maila anitzeko gobernantzaren eta tokian tokiko ekintza klimatikoaren ikuspegitik.

Eskala handian integratutako LIFE proiektu hori 2019an jarri zen martxan, 20 erakundek osatutako elkarte bati eta 19,8 milioi euroko inbertsioari esker (Europar Batasunaren % 52ko finantzaketarekin), hiru arlo espezifikotan – Kostaldea, ibai-arroak eta hiri-inguruko eremuak – 40 ekintza egiteko asmo handiarekin, 6 urtean zehar, eta 2 milioi pertsona baino gehiagorengan eragina izanik.

Jardunaldi honek balioko du Urban Klima 2050 proiektuaren eta beste LIFE proiektu batzuen bidez tokiko eta eskualdeko gobernantza klimatikoaren arloan ikasitako lezioak, jardunbide egokiak eta arrakasta-tresnak ezagutzeko, eta sinergiak bilatzeko, lurraldearen neutraltasunera eta erresilientziara bideratutako identifikatutako arrakasta-kasuak erreplikatzeko.

Doako Izen Emateak

Informazio gehiago