
- ekitaldia hau amaitu da.
Connect-Lab maiatzak 19
19 maiatza | 8:30 am – 10:00 am
Emakume enpresaburua, zuzendaria, profesionala edo ekintzailea bazara, ezin duzu huts egin maiatzaren 19an.

Ampeako proiektu berri hau zurekin partekatu nahi dugu, osatzen duten kideen arteko harreman-sare bat sortzea baitu helburu, beren negozioen ekonomia bultzatzeko. Lan-gosaria da, eta parte-hartzaileek beren negozioak aurkeztuko dituzte bertan.
Connect-Labeko kide izan zaitezke emakume enpresaburua, zuzendaria, profesionala edo ekintzailea bazara.
Lehenengo urratsa gonbidatu gisa bilera batera joatea da, eta bertan Connect -Lab taldeko kide guztiak entzun ahal izango dituzu. Hilean behin bilduko gara laneko gosari batean.
Elevator pitch sistema erabiliko dugu: minutu eta erdiko denbora-tarte mugatu batean, gutxi gorabehera, parte-hartzaile bakoitza bere negozioa labur azaldu eta aurkeztuko da.
Lehenengo bileraren ondoren, hazten jarraitzea eta proiektu honetan parte hartzea interesatzen bazaizu, gure taldearekin bat egiteko jarraitu beharreko gakoak emango dizkizugu.
Apuntatu zure agendan zure Connect-Lab datorren ostiralean, maiatzaren 19an, goizeko 8:30etan, ordubete inguruko iraupenarekin, Lakua hotelean.
Parte hartuko duzula baieztatu behar duzu:
Izen-ematea comunicacion@ampea.eus edo 688854346 telefonoan
Ampea
688854346
comunicacion@ampea.eus