BABESA

Zure enpresa-ideia egia bihurtzen dugu. Prozesu osoan babesten zaitugu, hasi negozio baten ideia planteatzen duzunetik eta ideia hori finkatu arte.

AMPEAtik zenbait prozesu egiten ditugu:

  • Ideiaren bideragarritasun plana aztertzen dugu.
  • Plan ekonomikoa aztertzen dugu.
  • Beharrezko tramitazioen inguruan eman beharreko urratsez informatzen dugu.
  • Finantzazio-iturriak bilatzen ditugu.

Kasu bakoitzean jarraipen zehatza egiten da, informazioa emate hutsaz harantzago joaten gara, eta interesatuei lagun egiten diegu jarduera abian jarri arte.