AHOLKULARITZA

Aholkularitza iraunkorra eta arreta pertsonalizatua zure enpresako eguneroko kudeaketako arazo edo zalantza oro argitzeko; enpresa-kudeaketako berrikuntzak, laguntzak, etab.

AMPEAk emakume bazkide eta ez bazkideentzako aholkularitza-zerbitzua du duela urte batzuetatik hona, espiritu ekintzailea izan eta beren negozioa ireki nahi badute edo jada baduten negozio hori hobetu nahi badute.

Informazio zabala eskaintzen zaie eta alderdi hainbati buruzkoa, denak ere beharrezkoak horrelako ekintzailetza bat abian jartzean. Hauek nabarmentzen dira:

  • Negozio ideiaren azterketa.
  • Bideragarritasun-plana egin eta aztertu.
  • Forma juridikoak eta legezko alderdiak.
  • Beharrezko tramiteak.
  • Finantzazio-tresnak.
  • Laguntzak eta diru-laguntzak.

Aholkularitza hauek egiteko, AMPEAk zerbitzu profesional espezializatuak ditu eta interesatutako emakumeak AMPEAren egoitzan artatzen ditu..

Gai honetan AMPEAk duen zeregin nagusia da interesatuei behar duten gaietan aholkularitza eskaintzeaz gain emakumeei prozesu osoan lagun egitea, hasi negozio-ideia bat planteatzen denetik eta hori finkatu arte.