BEIJING+25 Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako itun soziala eta herritarra

Gaur goizean, NBE Emakumeak erakundeak zuzendutako Generation equality nazioarteko ekimenaren baitako proiektu baten aurkezpenean izan gara, gizarte-eragile guztiak inplikatzeko konpromiso zehatzak hartzen. ‘Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako Itun Sozial eta Herritarra’.
AMPEAk Aholku Batzordearen bidez parte hartzen du proiektuan, Gazteria Kontseiluarekin batera.
Berdintasuna talde-lana da. Inor ezin da konpromiso horretatik kanpo geratu. Horregatik, Emakundek dei egiten die euskal gizarte-eragile guztiei urrats bat gehiago eman dezaten berdintasunarekiko konpromisoan, eta, horretarako, Generation equality ekimenak eskaintzen dituen tresna metodologikoak haien eskura jarri ditu.Metodologia hori Euskadin testatzen ari da bere errealitatera egokitzeko, Emakunderen Aholku Batzordeko elkarteekin eta Gazteriaren Euskal Kontseiluko ordezkariekin egiten ari den lan-prozesu baten bidez.
Lan-prozesu horren oinarria da, batez ere, eragileei ibilbide bat proposatzea, Beijing-eko printzipioetan oinarrituta. Ibilbide horren bidez, beren esparruan edo erakundean azken 25 urteetan berdintasun-arloan egindako aurrerapenen barne-diagnostikoa egin ahal izango dute, eta etorkizunean konprometitzen diren aurrerapenak bistaratu ahal izango dituzte.
Maialen Olabe Gazteriaren Euskal Kontseiluko presidentea, eta Aholku Batzordeko Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluko ordezkaria, Begoña Gorospe

Beijingo konferentzia, horrek ekarri zuen guztia eta oraindik indarrean zergatik dagoen ezagutzea. Mundu mailako konferentzian parte hartu zuten emakumeen ondarea, belaunaldi berriek etorkizunean berdintasunak aurrera egingo duela bermatzeko modu gisa jaso dezaten.

 

Ekitaldian izan da Marina Subirats soziologoa, Kataluniako kudeatzaile publikoa, politikaria, eta erreferente historikoa izan da hezkidetzaren eta berdintasunean oinarritutako hezkuntzaren aldeko borrokan.

Esteka honetan kontsulta dezakezue proiektua